LOIUKO JAIAK / CONCIERTOS LOIU 2017

LOIUKO KONTZERTUAK LOIUko Udalak kontzertu interesgarriak programatu ditu EKAINAREN 29TIK (osteguna) UZTAILAREN 2RA ARTE (igandea), San Pedro eta Santa Luziako jaiak direla-eta. LOIUko kontzertuez gozatu ahal izateko Udalak, berriro ere, autobusak jarriko ditu Txorierritik Loiura eta Bilborantz. Jai hauek LOIUko Udal Gobernu Taldeak programatu, antolatu eta garatzen ditu, ez dagoelako Jai Batzorderik. Duela 7 urte desegin zen Jai Batzordea eta, hori dela-eta, Udaletik, Udal Gobernu Taldeko zinegotziekin batera, antolatzen dira LOIUko jaiak. Kasu honetan, 2017ko jaietan, EAJ-PNVko zinegotziak izango dira, beste urte batez, in situ, 4 jaiegunetarako programatu diren 50 jarduerak antolatzeaz arduratuko direnak. Era berean, azarotik aurrera, Udaleko Kultura […]