LOIUko V. GAZTE JAIA

LOIUko Udalak Gazte Jaia ospatuko du maiatzaren 6an. 2012. urtean Udal Gobernu Taldetik LOIUko gazteentzako egun bat antolatzea erabaki genuen, udalerriaren gizarte eta kultura arloa Dinamizatzeko Plan Estrategikoaren barruan kokatzen dena, Loiuko eta inguruko gazteak erakartzeko. Egun horretan, eurentzako jai berezia izan zezaketela pentsatu genuen, euren musika-taldeekin, eta abar. Ospakizun berritzailea eta arrakastatsua izan zen. Hori ikusita, bide beretik jarraitzea pentsatu genuen, Udaletik gure gazteen alde eginez. Izan ere, udalerri gutxitan ezagutzen da, tokiko erakunde batek, Udal batek, beren-beregi udalerriko gazteei zuzendutako jai-eguna antolatzea, euren eskaerak eta gogoko duten musika zein den entzun ostean. Hemendik, LOIUko udal honetatik, gazteek esateko […]