KORRIKA LOIU 2017

Gaur Korrika Loiura ailegatuko da, hain zuzen ere, Larrondo auzotik pasatuko da. Beste behin ere, han egongo gara. Biher Loiuko Udalak Korrika berezia antolatuko du. Hau da, Loiuko Ikastetxeen korrika izango da, 1.000 ikaslek parte hartuko dute. Bestetik, AEK Erakundeari gutun bat bidali diot : Korrika Agurgarria: Nerabea nintzenetik hona, askotan parte hartu dut Korrikan, herri eta eskualde ezberdinetan, Uribe Kostan, Bilbo Handian, eta batez ere, Txorierri Haranean, eta zelan ez, nire udalerrian, Loiun. Oraindik ere gogoan dut, aspaldi, Korrika Unbetik jaisten zela Asuarantz, Loiuko erdigunea zeharkatuz. Edo Mungiatik etorrita, Lauroeta auzotik jaisten zela, gero, Loiuko erdigunera joateko. Azken aspaldian, […]