GORBEIAKO II. IGOERA

2014ko azken egunean, hau da, Abenduaren 31an Loiuko Udalak Gorbeiara txangoa antolatu du. Iaz 50 mendizale inguru elkartu ginen hara joateko. Eguraldi ez zen bat ere ona, erabat kontrakoa, hau da, elurra, kaskabarra eta izugarrizko haizea aurkitu genuena. Espero dogu aurten halako eguraldia ez egotea. Dena den, ibilbidearen orientazioari dagokionez ez da ariketa handirik egin behar. Baina, badaezpada, adi egon behar da! ( 2014ko igoeran 50 mendizalea inguru) Momentuz 30 pertsona apuntatua dagoz. Nahiz eta 12 egun besterik ez falta, epea zabalik darrai abeduaren 30era arte edo autobusa bete arte. Goizeko 6:30etan Loiutik autobus batean irtengo gara Ondategiraino. Hau da, […]

LOIUKO II. HERRI KROSSA . BESTE EKITALDI BAT.

Iaz, ekainaren 2an, Loiuko II. Herri Krossa ospatu zen .Horretarako, izena emoteko, egun berberan Loiuko Herriko Enparantzan emon zitekeen edo, email baten bidez kultura@loiu.org . Datuak: Izena, abizenak, adina eta herria. Guztiz doakoa izan zen eta behin herri krossa amaituta opariak emon ziren korrikalarientzako. Hurrengo urterako espero da berriro halako ekitaldia abian jartzea. Giro ederra geure herrian sortzen dena. Aipatutako ekitaldia Loiuko Udal Gobernuak, hau da, EAJ-PNV Taldeak ere antolatzen du. Legengiltzaldi honetan Loiuko zinegotzi jeltzaleok behin eta berriro ekitaldi desberdinak antolatu doguz loiuztarren alde.

Txorierriko Euskara Eguna LOIUN ospatu da.

Atzo euskeraren eguneko aldarrikapena izan zen. Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatu zen, hau da, euskera gero eta gehiago, gero eta toki gehiagotan erabiltzeko asmoz. Aste honetan, Euskara Eguna ospatu ahal izateko ekintza desberdinak izan doguz LOIUN. Esate baterako: Azaroaren 28an, argazki erakusketa “Aurreko mendeko argazkiak” liburutegian izan zen. Hurrengo egunean, ermitaz ermita ibilbidea, Loiu-Martiartu-Loiu berbalagunekin irteera antolatu zen. Behin amaituta aipatutako martxa, Txitxiburduntzi ederra dastatu genuen liburutegiaren aurrean. Geroxeago, Triki-poteoaren txanda izan zen eta horretarako, Loiuko tarbernaz taberna joen ginen, eta zer esanik ez, arratsaldeko 15:00etan Gazte Bazkaria zela. Horren ondorioz, Loiuko Gazteekin bazkaldu genuen. Bazkari ederra eta goxo-goxoa Loiuko Bakarrak […]

Loiuko Udal E-Informazioa

Jaso ezazu Loiuko udaletxeari buruzko informazio guztia. Apunta zaitez kultura@loiu.org helbidean, utziguzu zure helbide elektronikoa eta udaletxeak eskaintzen dituen aldizkako ekintzei buruzko informazio osoa jasoko duzu. Horrez gain, beste hainbat arlotan dauden berritasunen berri izango duzu, hala nola, kultura, kirola, Agenda 21, jaiak…