Euskaraldia Loiun (Azaroak 23)

Ostiral honetan emango zaio EUSKARALDIAri, eta beste hainbat herritan bezala, Loiun ere ariketa hori egiteko prest gaude hainbat herritar Azaroaren 23tik Abenduaren 3ra arte.    AHOBIZI edo BELARRIPREST aukeraketa egin ondoren, gure egunerokotasunean euskararen erabilera areagotu eta indartzeko saio honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztet.   Udal mailan ere, ordezkari politikoek gure atxikimendua erakutsi diogu ekimen berri eta eder honi eta nola ez, parte hartzeko asmoa ere azaldu dugu.   Eskerrak eman EUSKARALDIAren antolaketan parte hartu duten herritar, elkarte eta jai batzordeei, bai izen emate mahietan, ekitaldi eta batzarretan parte hartzeagatik. Ostalaritza, denda, salerosle eta abarrei ere gure eskerrik beroenak, ekimen honetan […]