Aikor Aldizkariaren elkarrizketa. Entrevista Fiestas LOIU 2018

  1.Jai-egitarauari bota diot begiradatxoa eta ikusi dut aurreko urteetako eskemari jarraitu diozuela, ekitaldien haritik. Horiek arrakastatsuak izaten diren ekitaldiak dira, ezta? Egia esan LOIUn funtzionatzen duen eskema da. Izan ere, iaz, Osoko bilkuran alderdi politiko guztiek oso ondo baloratu zituzten herriko jaiak. Dakizun bezala ez dago jai batzorderik, eta Udal Gobernu Taldeak aurreko hilabeteetan egiten du programa eta bertatik bertara antolatzen ditugu jarduerak jaietako egunetan. LOIUko zenbait elkarteri ere gure esker ona adierazi nahi diegu herriko jaietan lan garrantzitsua egiten dutelako gure jaiek erreferentziazkoa izaten jarrai dezaten. Dena dela, nobedaderik egongo da aurtengo jaietan? Ikusi dut, besteak beste, mexikanadak […]